Heriotzorri (Nerium oleander) Apozinazeoen familiako zuhaixka da, sasi modura hazten dena, 2-4 m luzea. Erramuaren antzeko hosto berde gogorrak eta iraunkorrak izaten ditu, tamainaz harenak baino luzeagoak. Loreak, arrosa kolorekoak, zuriak, gorriak edo horiak izan ditzake, bost hosto txikikoak. Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan hazten da. Zurtoinetan eta hostoetan bihotza gerarazten duen gai pozoitsu bat du.

Azalea zuhaixka erikazeoa da, jatorriz Kaukasokoa. Lore ederrak ditu,
baina pozoitsuak. Zuhaixka egurtsua izaten da, adar asko dituena. Hostoak
ez ditu galtzen berriak ernetzen zaizkion arte. Lore handiak izan ohi ditu, zuri gorritarakoak.
Europa erdialdean eta hegoaldean oso ugaria da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina